Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta Eslaviar Filologia eta Lexikologia eta Lexikografia masterra Bartzelonako Unibertsitatean. Cluj-Napocako (Errumania) Arte eta Diseinu Unibertsitatera egonaldi bat egitera joan zenean egin zituen lehenbiziko harremanak ekialdeko Europarekin eta hizkuntza arrotz batekin. Ondoren, Bartzelonara Eslaviar Filologia ikastera joanda, katalanaz jabetzearekin batera eslaviar herrien historia, kultura eta hizkuntzetan murgildu zen, poloniar eta errusiar hizkuntzak eta literaturak izanik ardatz. Errusieraren eta errusiarren ezagutzan sakondu zuen Mosku eta San Petersburgoko estatu-unibertsitateetan egindako egonaldietan.
Azken urteetan, hizkuntzaren arloan ari da lanean batik bat, itzultzaile eta irakasle. Lehenbiziko literatura-itzulpena Sergei Dovlatoven Filiala izan zen, Amaia Apalauzarekin batera itzulia, eta ondoren itzuli ditu errusieratik Estatua eta iraultza, Vladimir Leninena, eta Literatura Unibertsala bildumako Erle langileen amodioak, Aleksandra Kollontairena.
Loturak
- Zoriz mundu bat zabaltzea elkarrizketa (Berria, 2022)
2023-07-29
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura ikus-entzunezkoak | errumaniera errusiera gaztelania katalana | euskara gaztelania |
liburuak |
Erle langileen amodioak Kollontai, Aleksandra (2020) [ru - eu]
jatorrizkoaren titulua: Любовь пчёл трудовых
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1923 argitaletxea: Erein ; Igela bilduma: Literatura Unibertsala; 178 argitaratze lekua: Donostia ; Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: Errusia Kritikak
Eta maitasunaren iraultza? Irati Majuelo / Berria, 2021-03-14
Jelosia posesiboaren aurka: maitasunaz Ibai Atutxa Ordeņana / Argia, 2021-02-07
Amodio komunisten lanak Ibon Egaņa / Deia, 2021-01-16
Filiala Dovlatov, Sergei (2017) [ru - eu]
jatorrizkoaren titulua: Филиал (Affiliate)
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1989 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: Errusia beste itzultzailea(k): Amaia Apalauza Kritikak
Maite dut Dovlatov Txema Arinas / uberan.eus, 2020-12-23
Filiala Txema Arinas / uberan.eus, 2018-06-20
Absurdoa eta ironia jokoan Joannes Jauregi / Berria, 2018-04-08
bestelako testuak
Stlanika Xalamov, Varlam (2022) [ru - eu] Estatua eta iraultza Lenin, Vladimir Ilich (2020) [ru - eu]
jatorrizkoaren titulua: Государство и революция
testu mota: Filosofia eta erlijioak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1917 argitaletxea: Txalaparta bilduma: Poltsiko argitaratze lekua: Tafalla jatorrizkoaren herrialdea: Errusia |