
Hogei urterekin apaiztu eta Arantzazun egon da 1967tik, eta santutegiko bozeramaile aritu da urte luzez. Besteak beste, Arantzazu aldizkariaren zuzendari ere izan da, eta EiTBko Egi bidean saioaren arduraduna, 1988tik.
Gaztetatik hasi zen euskarazko sorkuntzan. Erriberrin (Nafarroa) zela, Gure izarra aldizkarian aritu zen, eta ondoren Jakin aldizkarian ere jardun zuen. 1968an euskara batuari buruzko biltzarra egin zenean ere, hantxe izan zen Beristain.
Itzulpengintzan ere lan handia egina da bai frantziskotar ordena barruan bai euskal elizbarrutietan. Lan hori aitortze aldera izendatu zuen EIZIEk ohorezko bazkide 2002an.
(Iturria: Euskaltzaindia eta EIZIE).
(Argazkia: Goiena.eus)
2017-09-26
| liburuak |
|
Kaligrafia Arantzazun : idazkera ederraren artea = Caligrafía en Arantzazu : el arte de la bella escritura Castro, Ivan et al. (2017) [zg - zg]
testu mota: Gizarte zientziak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2017 argitaletxea: Efarantzazu ; Arantzazu Gaur Fundazioa argitaratze lekua: Oñati (Gipuzkoa) jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Nerea Beldarrain Ugalde |