Idazle eta irakaslea, itzultzaile eta interprete da ogibidez Donostiako Udalean, 1993az geroztik.
EHUko Maisu Eskolan egin zituen ikasketak lehenengo, eta Euskal Filologian lizentziatu zen gero Deustuko Unibertsitatean. Itzulpen Masterra egin zuen EHUn, eta zinpeko itzultzaile ere bada.
Muskizeko ikastolako eta Gabriel Aresti euskaltegiko irakasle lanak Barakaldoko Antzerki Lantegi Iraunkorreko zuzendaritzarekin uztartu zituen. Halaber, euskararen irakaskuntzarako zenbait materialen egile da (Berbetan eta Berriketan metodoak), eta baita hainbat material didaktikoren itzultzaile ere (hezkuntza softwarea, testak...).
Itzulpengintzako eta literaturako zenbait adarren inguruko eskolak eman ditu UEUn, EHUn eta beste hainbat erakundek antolatutako ikastaroetan. Bestalde, artikulu ugari idatzi du euskal itzulpengintzari buruz, besteak beste, hainbat hedabidetan.
EIZIE elkarteko lehendakari izana da (2003-2005), Idazkari Nagusi aurretik, eta gaur egun ere zenbait proiektutan jarduten du elkartean.
Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria da 2006az geroztik, eta literatur itzulpengintzan ere ibilia da, bai itzultzaile bai kritikari. 31 eskutik blogaren eskuetako bat ere bada gaur egun.
Antzerkia jorratu du gehienbat bere sorkuntza-lanetan. Hain zuzen ere, birritan irabazi du Toribio Altzaga antzerki saria: 1998an Jon gurea, Parisen hatzana lanarengatik, eta 2001ean Aldi joana, Joana antzerki lanarengatik. 2002an, Elurrezko eskeletoa ere argitaratu zuen. 2012an, berriz, Bi komedia eta erdi, eta Tragedia emea antzerki-lanek ikusi zuten argia (Hiria). Narratibari dagokionez, berriz, Innis Fodhla, amonaren ipuin irlandarrak ipuin-bilduma argitaratu zuen 1995ean (2012an berrargitaratua), Henrike higanota 2004an (del Olmok berak gaztelerara itzulia), eta Hiltzaile Ilegorria, zeinari esker irabazi baitzuen Irun-Kutxa euskarazko nobela saria.
Loturak
- Karlosen lanak Inguma datu-basean
- Karlos del Olmoren artikuluak 31 eskutik blogean
- Hitzen Uberan webgunean, Euskal itzultzaile aitzindariei buruzko saioaren kronika
2015-10-25
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-ekonomikoak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak literatura antzerkia haur eta gazte literatura narratiba poesia saiakera ikus-entzunezkoak azpititulazioa bikoizketa lokalizazioa | euskara gaztelania ingelesa irlandera italiera katalana latina | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania ingelesa irlandera italiera katalana latina | euskara gaztelania | |
liburuak |