Itzulpengintzan eta Magisteritzan lizentziaduna. Eusko Legebiltzarreko itzultzailea izan zen, eta, egun, itzultzaile autonomoa da, batez ere frantsesa-euskara hizkuntza konbinazioan.
Feminismoaren eta itzulpengintzaren arteko harremanak jorratu dituen euskal itzultzaile bakarretakoa da, eta horren erakusle dira “Itzulpena eta feminismoa” artikulua edo UEUko “Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen” “ikastaroan” emandako hitzaldia.
EIZIEren webgunean argitaratzen den “Langintza xeheki” atalaren arduraduna da, baita 31 eskutik blogeko eskuetako bat, 2013az gero.
EIZIEko lehendakari izan zen 4 urtez, 2009tik 2013ra.
Loturak
2015-12-29
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak | euskara frantsesa gaztelania | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara frantsesa gaztelania | euskara gaztelania | |
liburuak |
Diego Pedrero : [erakusketa] : pinturak = pinturas Gamoneda, Antonio (2018) [zg - zg]
testu mota: Arteak eta kirolak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018 argitaletxea: Barakaldoko Udala argitaratze lekua: Barakaldo (Bizkaia) jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Karmele Arza Iturbe |