honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Emile Larre, euskal idazlea, euskaltzain osoa eta apaiza da. Uztaritzen erlijio-ikasketak egin zituen eta Hazparnen, Urruñan, Aiherran, Irisarrin eta Donibane-Garazin izan da apaiz. Gazte, Gogoa, Gure Herria eta Herria aldizkarietan idatzi izan du eta Herria astekariko zuzendaria izan zen 1969-2003 urteen artean.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat. MPK-k 10 urte. Itxaro Borda, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugalde itzultzaileak poemak errezitatzen, Maialen Berasategi eta Isabel Etxeberriak gidaturik (Lizardiren Baratza, EITB, 2025-01-07)
«Ongi etorriak dira euskaratzen diren eduki guztiak, baina kalitatea kopurua bezain garrantzitsua da, eta hori zaindu beharra dago». Ane Garmendia, ikus-entzunezko lanen itzultzailea (Kulturklik, 2024-12-30)
Preverten eta Vazquez Montalbanen poemak Munduko Poesia Kaieren bilduman. Koldo Izagirrek eta Jon Alonsok euskaratu dituzte, hurrenez hurren, bi egileen olerkiak (Berria, 2024-12-26)
Lurdes Auzmendi izango da UZEIko lehendakari berria. Irati Urdalleta (Berria, 2024-12-16)