honi buruz kontaktua saioa hasi
Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen EHUn eta ondotik, Itzulpengintza eta teknologia graduondokoa UEUn. 2018tik itzultzaile gisa lan egiten du Miarritzeko Herriko Etxeko euskara zerbitzuan eta horrez gain, hainbat proiektutan parte hartzen du puntualki, dokumentalen azpi-titulazioan batez ere. Euskara, frantsesa eta gaztelania ditu lanerako hizkuntza.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)