honi buruz kontaktua saioa hasi

Biologian lizentziaduna, euskara irakaslea izan da IKA euskaltegietan 1991tik 2017ra, eta, gaur egun, itzulpengintzan dihardu. H.P Lovercraften Eromenaren mendietan euskaratu zuen Literatura Unibertsala bildumarako.
Itzulitako liburuak: 2.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Hilekoa ulertzeko «modu libre eta basati» bat. Nerea Loiolak itzuli du María Reimóndezen Basatiak. Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik, Lisipe bilduman (Berria, 2026-04-29)
Idoia Santamariak irabazi du (H)ilbeltza itzulpen beka. Friedrich Durrenmatten 'Das Versprechen' eleberria euskaratuko du, alemanetik (Berria, 2026-04-29)
Clan atariko azpidatzien kalitatea, auzitan. Azpidatzi horiek «oso kaskarrak» direla salatu du Ane Garmendia ikus-entzunezko itzultzaileak (Berria, 2026-04-25)
«Zergatik ezin da lan bat euskaraz ere irakurri, itzulpena bada ere?» . 'Blackwater' literatura bilduma ingelesa euskaraz izango dugu, Alai argitaletxeari esker (El Correo, 2026-04-25)