honi buruz kontaktua saioa hasi
Mikel Hoyos Oiartzunen jaio zen 1967. urtean. Euskal Filologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1991), baina ikasketak amaitu orduko itzulpengintza lanetan hasi zen ESKURA Itzulpen Zerbitzuan. Harrezkero orain arte, bertan dihardu lanean. UEUn irakasle gisa ere ikastaro bat emana du Iruñean (1999), Itzulpenen kalitatea eta Itzulpen Zerbitzuak gaiaren inguruan. EIZIE Itzultzaileen Elkarteko Diruzain eta Lehendakaritzako kide izan zen hiru urtez (1998-2000). Zenbait literatur itzulpen argitaratu ditu, eta Euskal Izenak / Nombres Vascos (1998) liburuaren egilea da.
Itzulitako liburuak: 5.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)