honi buruz kontaktua saioa hasi

Donostian jaio zen, 1962an. Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta laurogeiko hamarkadan euskarako irakasle izan zen. Bikoizketan ere ibilia da bikoizketarako testuen itzultzaile eta egokitzaile. 2000. urtean, Europar Batasuneko Erakundeen Itzulpen Zerbitzuko itzultzaile gisa hasi zen lanean, eta 2004az geroztik Elhuyar Fundazioan egiten du lan, itzultzaile, zuzentzaile eta irakasle.
Itzulitako liburuak: 29.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Hilekoa ulertzeko «modu libre eta basati» bat. Nerea Loiolak itzuli du María Reimóndezen Basatiak. Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik, Lisipe bilduman (Berria, 2026-04-29)
Idoia Santamariak irabazi du (H)ilbeltza itzulpen beka. Friedrich Durrenmatten 'Das Versprechen' eleberria euskaratuko du, alemanetik (Berria, 2026-04-29)
Clan atariko azpidatzien kalitatea, auzitan. Azpidatzi horiek «oso kaskarrak» direla salatu du Ane Garmendia ikus-entzunezko itzultzaileak (Berria, 2026-04-25)
«Zergatik ezin da lan bat euskaraz ere irakurri, itzulpena bada ere?» . 'Blackwater' literatura bilduma ingelesa euskaraz izango dugu, Alai argitaletxeari esker (El Correo, 2026-04-25)