honi buruz kontaktua saioa hasi
Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Euskal Filologiako irakasle ere izan zen bertan 1978tik 80ra bitartean, eta baita Euskaltzaindiaren ikastaro espezializatu batzuetan ere. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ere aritu zen irakasle 1981etik 1986ra arte, eta zenbait lan argitaratu zituen sasoi hartan: Itzulgaiak: testu literarioak eta pragmatikoak (Itzultzaile Eskola, Donostia, 1984, X. Mendigurenekin batera) eta Linguistika orokorreko ezagupena (Elkar, Donostia, 1985).
Itzulitako liburuak: 80.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)