honi buruz kontaktua saioa hasi

Basilio Sarobe Sunbillako apaiza izan zen 61 urtez, eta abade eta erlijiosoek osatutako talde euskaltzale horietako kide historiko nabarmena. Txistu irakaslea eta abesbatzako zuzendaria ere izana zen. 2012an Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekari liburu eta dokumentu dohaintza garrantzitsu bat egin zion, Eliza Katolikoaren liturgia euskaratzeko hastapenekin lotutako hainbat eskuizkribu eta argitalpenena, hain zuzen.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)