honi buruz kontaktua saioa hasi
Itzultzaile eta zuzentzaile autonomoa, 1990. urteaz geroztik. LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzio taldeko kidea izan zen hamar urtez. Talde hartan egin zituen, hain zuzen, itzulpengintzako lehen urratsak, eta harrezkero hainbat bulegorentzat lan egin du (Rosetta Testu Zerbitzuak, Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, Labayru…), era askotako lanak itzultzen eta zuzentzen. Literatura arloko itzulpenei dagokienez, Unamuno, George Sand, Andersen, H. G. Wells, Süskind, Kenneth Grahame eta Steinbecken lanak itzuli ditu, besteak beste.
Itzulitako liburuak: 83.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
"Hollywooden distiratik aldentzen gaitu, eta lokatzetara gerturatu". Ibai Sarasua, Taylor Jankins Reid idazlearen Evelyn Hugoren zazpi senarrak lanaren itzultzailea (Zarautz Guka, 2025-09-02)
'Berbelitzen paperak' solasaldia. (Klubak programa) Anjel Lertxundi, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdi (Koldo Mitxelena Kulturunea, 2025-08-27)
'Evelyn Hugoren zazpi senarrak' bestsellerra euskaratu du Ibai Sarasuak. Erein argitaletxeak plazaratu du Taylor Jenkins Reiden eleberria (Berria, 2025-07-23)