honi buruz kontaktua saioa hasi
Euskal Filologia ikasi nuen lehenik (EHU, 1990) eta Itzulpengintza Masterra egin nuen gero (EHU,1993). Handik bi urtera, 1995ean, itzultzaile eta interprete lanetan hasi nintzen Nafarroako Gobernuko Itzulpen Atalean eta bertan segitzen dut oraindik, itzultzaile huts orain.
Literatur itzulpenean hasi zen Igela argitaletxearen eskutik, eta beste argitaletxe batzuentzat ere jarduten du orain. 31 eskutik blogean eta Berria egunkarian kolaborazioak egin ditu, eta Euskalerria Irratian dabil orain iritziemaile.
Itzulitako liburuak: 36.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)