honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Hasieran Soziologia ikasi nuen (EHU, 2014-2018). Esperientzia oso ona izan zen (bai didaktikoki, baita bizi-esperientzia gisa ere), baina ondoren Itzulpengintza eta Interpretazioa ikastea erabaki nuen (EHU, 2019-2022). Gradua amaitzen ari nintzen heinean, itzultzaile autonomo kolaboratzaile gisa hasi nintzen lanean BAKUN enpresan, eta gaur egun ere hala dihardut.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Maite Lopez Las Herasek Seferisen poemak euskaratu ditu. Munduko Poesia Kaierak bilduman (Maxixatzen, 2024-03-25)
Bildumaren 10 urte ospatzeko beste bi poesia-liburu. Munduko Poesia Kaierak (MPK). Anne Hebert, Aiora Jakak itzulia, eta Giorgos Seferis, Maite Lopez Las Herasek itzulia (El Diario Vasco, 2024-03-22)
Ramon Andres, soiltasunean sakon. Castillo Suarezek Ramon Andresen poemen antologia bat apailatu eta euskarara ekarri du: Oihangintzako eskuliburua (Berria, 2024-03-19)
Barkamena existituko balitz bezala eleberria euskarara ekarri du Fernando Reyk. Mariana Travacio idazlearen nobela argitaratu du Ereinek (Naiz, 2024-03-18)