honi buruz kontaktua saioa hasi

Karlos Cid (Madril, 1963), Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta Hizkuntzalaritzan doktorea, egun Euskal Filologiako irakasle dabil Madrilgo Universidad Complutensen. Itzultzailea ere bada, batez ere txekieratik euskarara: besteak beste, euskarara ekarri zuen 2009 urtean Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina (1984), baita Jaroslav Hašek, Josef Škvorecký eta Miroslav Holuben lanak ere.
Itzulitako liburuak: 14.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Gazteek mangak nahi dituzte, eta euskaraz ere behar ditugu» . Mikel Muro, Kabe zigiluko arduraduna (Berria, 2025-10-29)
Con los Premios Nacioenales de Traducción. Entrevista Marian Ochoa de Eribe y Xabier Olarra, Premios Nacionales de Traducción a la obra de un traductor y a la mejor traducción, respectivamente (El ojo crítico, RNE, 2025-10-27)
'Zuzenketa ikus-entzunezkoetan'. Ane Garmendiari elkarrizketa Zuzentzaileen Nazioarteko Egunean (YouTube, EIZIE, 2025-10-27)
Marx eta Zasulitxen ‘Errusiako gutunak’ liburua itzuli du Jone Gartziak. Katakrakek argitaratu du (Argia, 2025-10-17)