honi buruz kontaktua saioa hasi

XX. mendeko euskal idazle eta itzultzaile garrantzitsuenetariko bat izan zen Aresti. Inguru erdaldunean hezi zen. Nerabezaroan hasi zen euskara ikasten, bere kabuz, eta hogeita bat urte bete zituenerako hainbat argitalpenetan ari zen kolaboratzen. Lur argitaletxea sortu zuen, non euskal idazle berriak bildu ziren; kanta-idazle gisa kolaboratu zuen hainbat kantautore eta musika talderekin, eta prentsa-artikulu ugari argitaratu zituen. Euskal Herriko antzerki-mugimendu modernoaren bultzatzailetzat hartzen da Aresti.
Itzulitako liburuak: 23.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Hilekoa ulertzeko «modu libre eta basati» bat. Nerea Loiolak itzuli du María Reimóndezen Basatiak. Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik, Lisipe bilduman (Berria, 2026-04-29)
Idoia Santamariak irabazi du (H)ilbeltza itzulpen beka. Friedrich Durrenmatten 'Das Versprechen' eleberria euskaratuko du, alemanetik (Berria, 2026-04-29)
Clan atariko azpidatzien kalitatea, auzitan. Azpidatzi horiek «oso kaskarrak» direla salatu du Ane Garmendia ikus-entzunezko itzultzaileak (Berria, 2026-04-25)
«Zergatik ezin da lan bat euskaraz ere irakurri, itzulpena bada ere?» . 'Blackwater' literatura bilduma ingelesa euskaraz izango dugu, Alai argitaletxeari esker (El Correo, 2026-04-25)