honi buruz kontaktua saioa hasi

Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta Eslaviar Filologia eta Lexikologia eta Lexikografia masterra Bartzelonako Unibertsitatean. Cluj-Napocako (Errumania) Arte eta Diseinu Unibertsitatera egonaldi bat egitera joan zenean egin zituen lehenbiziko harremanak ekialdeko Europarekin eta hizkuntza arrotz batekin. Ondoren, Bartzelonara Eslaviar Filologia ikastera joanda, katalanaz jabetzearekin batera eslaviar herrien historia, kultura eta hizkuntzetan murgildu zen, poloniar eta errusiar hizkuntzak eta literaturak izanik ardatz.
Itzulitako liburuak: 5.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)