honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Idazle eta irakaslea, itzultzaile eta interprete da ogibidez Donostiako Udalean, 1993az geroztik. EHUko Maisu Eskolan egin zituen ikasketak lehenengo, eta Euskal Filologian lizentziatu zen gero Deustuko Unibertsitatean. Itzulpen Masterra egin zuen EHUn, eta zinpeko itzultzaile ere bada. Muskizeko ikastolako eta Gabriel Aresti euskaltegiko irakasle lanak Barakaldoko Antzerki Lantegi Iraunkorreko zuzendaritzarekin uztartu zituen.
Itzulitako liburuak: 5.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela'' . Iñaki Mendiguren itzultzailea Harry Potter itzultzeaz (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Bikoteka aritzen gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak". Itziar Mendizabal, interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka; Hego Euskal Herrian espainiarra erabiltzen dugu". Jugatx Agirre, zeinu hizkuntzako interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
BERRIAk hizkuntzari buruzko podcast bat estreinatuko du hilaren 9an. Irene Arrarats Lizeagak eta mailen Berasategi Catalánek aurkeztuko dute 'Ezer ez eta festa' (Berria, 2024-03-06)