honi buruz kontaktua saioa hasi

Kazetaritzan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (2000), Itzulpengintza Masterra (EHU) eta Literatur Itzulpengintzako Graduondokoa (Pompeu Fabra Unibertsitatea) egin zituen. Bi urtez kazetaritzan aritu ondoren, itzulpengintzan hasi zen 2001. urtean. Zenbait enpresa eta erakundetarako aritu ondoren, 2006az gero Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzuan egin zuen lan, itzultzaile eta interprete.
Itzulitako liburuak: 7.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Aiora Jaka eta Patxi Zubizarreta, Ibbyren Ohorezko zerrendan. Jaka, itzultzaileen atalean, Annie Ernauxen Neska baten memoria liburuagatik (Agurtzane Núñez, 2026-09-18)
Sailkatzeko zaila den liburu bat, bitartasuna hausteko. Maggie Nelson-en Argonautak itzuli du Ibon Egañak (Xalba Ramirez, Hirutxuloko Hitza, 2026-09-09)
Maggie Nelsonek binarismoari egindako kritika euskaratu du Ibon Egañak. Argonautak (Odile Bourguignon, Berria, 2026-09-09)
Ane Cesterori agur esan dio Ibon Martinek ‘Arima beltza’, Meatzaldean kokatutako nobela berrian. Aiora Jakak itzuli du euskarara (Xole Aramendi, NAIZ, 2026-09-08)