honi buruz kontaktua saioa hasi
Itzultzaile eta zuzentzaile autonomoa, 1990. urteaz geroztik. LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzio taldeko kidea izan zen hamar urtez. Talde hartan egin zituen, hain zuzen, itzulpengintzako lehen urratsak, eta harrezkero hainbat bulegorentzat lan egin du (Rosetta Testu Zerbitzuak, Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, Labayru…), era askotako lanak itzultzen eta zuzentzen. Literatura arloko itzulpenei dagokienez, Unamuno, George Sand, Andersen, H. G. Wells, Süskind, Kenneth Grahame eta Steinbecken lanak itzuli ditu, besteak beste.
Itzulitako liburuak: 83.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Literatura gotikoa, euskaraz ere kosk egiteko prest. Sheridan Le Fanuren Carmilla itzuli du Mailen Berasategik Literatura Unibertsala bildumarako (2025-07-15)
El efecto de la IA en la creación literaria. Manuel Rico (Creando que es Gerundio, 2025-07-11)
‘Gaua harago bultzatuz’: Luigi Calabresi poliziaren hilketaren ingurukoak, euskaraz irakurgai . Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik itzuli dute (Naiz, 2025-07-09)
Mario Calabresik bere aitaren erailketan sakontzen duen liburua euskarara ekarri dute. Gaua harago bultzatuz, Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik itzulia (El Diario Vasco, 2025-07-09)