honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn (2015). Orduz geroztik, itzultzaile, zuzentzaile eta interprete lanetan aritu da, bereziki eragile politikoek antolatutako ekimenetan eta ekitaldi akademikoetan.
Nazioartean asko ibilia da. Frantzian, Irlandan, Quebec-en, Brasilen eta Errusian bizi izan da, eta horri esker frantsesa, ingelesa, portugesa eta errusiera ditu lan-hizkuntza, euskara eta gaztelaniarekin batera. Nazioarteko Ikasketen inguruko masterra burutu zuen EHUn 2020an.
2023 urteaz geroztik EHUko Letren Fakultatean irakasle dabil eta, horrekin batera, euskal interpretazioaren inguruko doktore-tesia egiten ari da.
Itzulitako liburuak: 3.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)