honi buruz kontaktua saioa hasi
Idazlea eta itzultzailea dugu, EHUren Gasteizko Letren Fakultatean Euskal Filologia ikasia. Hamaika literatur lan ditu kaleratuak, eta helduentzako literatura ere landu duen arren, haur eta gazte literaturan lortu du itzalik handiena: hiru ladiz irabazi du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Gizon izandako mutila (1998), Pantaleon badoa (2006) eta Xia Tenzinen bidaia miresgarria (2010) liburuekin, eta bost aldiz Vitoria-Gasteiz itzulpen saria, Printze txikia (2002), Ibrahim jauna eta Koranaren loreak (2007), Irasagar arbolaren itzalean (2012), Dalai Lamaren zaldiak (2016) eta Animalia asko, pila, bila (2020) itzulpenekin. 2023an, berriz, Espainiako Haur eta Gazte Literatura saria irabazi du Zerria liburuagatik.
Itzulitako liburuak: 75.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Literatura gotikoa, euskaraz ere kosk egiteko prest. Sheridan Le Fanuren Carmilla itzuli du Mailen Berasategik Literatura Unibertsala bildumarako (2025-07-15)
El efecto de la IA en la creación literaria. Manuel Rico (Creando que es Gerundio, 2025-07-11)
‘Gaua harago bultzatuz’: Luigi Calabresi poliziaren hilketaren ingurukoak, euskaraz irakurgai . Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik itzuli dute (Naiz, 2025-07-09)
Mario Calabresik bere aitaren erailketan sakontzen duen liburua euskarara ekarri dute. Gaua harago bultzatuz, Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik itzulia (El Diario Vasco, 2025-07-09)