honi buruz kontaktua saioa hasi

Konferentzia-interpretea 1996tik, Euskal Herrian, Katalunian eta Europan. Esparru pribatuan, bertako erakundeetan eta nazioarteko erakundeetan. Konferentzia-interpretazioko masterra. Euskara, gaztelania, ingelesa eta katalanaren artean interpretatzen dut, eta berriki frantsesa gehitu dut sorburu-hizkuntza gisa. Feminismoa, ingurumena, lan-harremanak, politika, giza eskubideak eta migrazioa dira nire espezializazio-esparruak.
Itzulitako liburuak: 18.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)