honi buruz kontaktua saioa hasi

Geografia eta Historiako lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. 1991z geroztik Euskaldunon Egunkaria-n aritua, estilo zuzentzaile eta itzultzaile, eta euskara arduradun 1999tik itxi zuten arte. 2001ean argitaraturiko estilo liburuaren egileetako bat. 2003az geroztik Berria-ko euskara arduraduna da, eta estilo liburuaren zuzendaria. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko lantaldeko eta Exonomastika batzordeko kidea da, eta, 2025eko uztailaz gero, euskaltzain osoa.
Itzulitako liburuak: 5.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Literatura irakasteko modu atsegin bat» euskaratu du Joxan Elosegik: 'Uda batez Montaignerekin'. Alberdaniak argitaratu du Antoine Compagnon idazlearen obra hau (Berria, 2026-07-21)
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)