honi buruz kontaktua saioa hasi

Hizkuntza Erromanikoak ikasi zituen, eta euskarako eta euskal literaturako irakasle izan zen hainbat urtez. 1988tik 2010era arte Nafarroako Gobernuko itzulpen-zerbitzuan ibli zen lanean; hala ere, literatur itzultzaile gisa du sonarik handiena, hamaika lan baititu euskaratuak, bai Literatura Unibertsala bilduman, bai eta 1989an Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin batera sortu zuen Igela argitaletxean ere. Igela argitaletxeak itzulpenak argitaratzen ditu nagusiki.
Itzulitako liburuak: 51.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)
Joe Saccoren 'Gazako oin-oharrak' bikaina ere euskaraz. Julen Gabiriak itzuli du, eta Astiberrik argitaratu (Eibar.org bloga, 2025-12-02)
Feminismo autonomoaren manifestua plazaratu du Katakrakek. Emakumearen boterea eta komunitatearen iraultza itzuli du Aiora Enparantzak (Berria, 2025-11-29)