honi buruz kontaktua saioa hasi
Kazetaritzako Gradua ikasi nuen (EHU, 2014) eta urteak eman ditut frantsesa ikasten eta euskararekin loturiko esparru desberdinak lantzen eta aztertzen (ikastaroak egiten, euskara elkarte batean lanean, 4. hizkuntza eskakizuna prestatzen eta abar). Kazetaritzaren mundua pixka bat –gutxi– ezagutu ostean eta euskara-elkartean hainbat urtez haurrekin lan egin ostean, itzulpengintzaren mundura salto egitea erabaki nuen.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)