honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal Filologia ikasketak Deustuko Unibertsitatean. Irakasle lanetan aritu nintzen bi urtez, eta 2005etik itzulpen lanetan nabil, freelance moduan hasieran eta Artez Euskara Zerbitzuan hainbat urtez. Gaur egun Administrazio Publikoan.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)