honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal idazle eta itzultzailea. 1965. urtean apaiztu zen, baina 1976an utzi egin zuen apaizgoa. Arrazoi politikoak zirela eta, hiru aldiz atxilotu zuten, eta osotara zazpi urtez egon zen kartzelan. 1979az geroztik, hainbat kargu politiko izan zituen Herri Batasunaren zerrendetan. 1979. eta 1982. urteetan, Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen. Genero horren berritzaile handienetariko bat izan da, poesia dosi handia eta maila intelektual altua eman baitio bertsolaritzari.
Itzulitako liburuak: 10.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)