honi buruz kontaktua saioa hasi

Idazlea, antzerkigilea, baina batez ere itzultzailea da Xalbador Garmendia. Bereak dira besteak beste ondorengo itzulpenak: Gizon zuzenak (Camus), Printze txikia (Saint Exupéry) eta Heriotza iragarritako baten kronika (García Márquez). Eusko Kontseilu Nagusia eratu zenean bertako lehen itzultzailea izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia estatutua itzuli zuen.
Itzulitako liburuak: 6.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)