honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da. Hogeita bost urte pasa egin ditu EIZIE elkartearen idazkaritzan lanean, eta, gaur egun, Mila Garmendiarekin batera darrai horretan. Elkarteko kudeaketa-lana du ogibide, baina, besteak beste, literatur itzulpengintzan ere ibilia da: Lantaldean ekin zion, H.C. Andersenen 19 ipuin liburua itzultzen, eta, handik urte batzuetara egin zuen salto arabieratik itzultzera (Xukriren Ogi hutsa liburuarekin; trilogia autobiografikoa euskaratu zuen gerora).
Itzulitako liburuak: 8.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Gazteek mangak nahi dituzte, eta euskaraz ere behar ditugu» . Mikel Muro, Kabe zigiluko arduraduna (Berria, 2025-10-29)
Con los Premios Nacioenales de Traducción. Entrevista Marian Ochoa de Eribe y Xabier Olarra, Premios Nacionales de Traducción a la obra de un traductor y a la mejor traducción, respectivamente (El ojo crítico, RNE, 2025-10-27)
'Zuzenketa ikus-entzunezkoetan'. Ane Garmendiari elkarrizketa Zuzentzaileen Nazioarteko Egunean (YouTube, EIZIE, 2025-10-27)
Marx eta Zasulitxen ‘Errusiako gutunak’ liburua itzuli du Jone Gartziak. Katakrakek argitaratu du (Argia, 2025-10-17)