honi buruz kontaktua saioa hasi
Euskal Filologian lizentziatua. Euskara-irakasle lanetan ibili ondoren, itzulpengintzan hasi zen buru-belarri. 2007. urteaz geroztik, itzultzaile autonomoa da, nahiz eta tarteka beste lan batzuetan ere ibili, ez baita geldirik egotekoa. Gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzen du batez ere. Gaur egun, Tolosako Udalean hizkuntza-normalizatzaile.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)