honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi nuen Castellón (UJI, 2004) eta espezializazio praktikak Donostian egin nituen, Irusoin enpresan, ikus-entzunezkoen alorrean. Gipuzkoako Foru Aldundian praktikak egin ondoren eta ikasketak amaitu ostean, autonomo gisa hasi nintzen askotariko itzulpenak egiten. Batez ere, ingelesetik, katalanetik, gaztelaniatik eta euskaratik euskarara eta gaztelaniara egiten dut lan.
Urte batzuk geroago, Bartzelonako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Itzulpenetako Masterra (MTAV) egin nuen, eta, pixkana, berriro ikus-entzunezkoen alorrera itzuli nintzen. Gaur egun, batez ere bikoizketan eta azpitituluetan aritzen naiz. Bikoizketarako, gidoiak itzuli eta egokitzen ditut. Kantak ere itzuli eta moldatzen ditut.
Itzulitako liburuak: 12.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
'Leiho Morea' webguneak ikuspegi feministea eskaintzen deusku'. Amaia Astobiza, Elhuyar Fundazioko itzultzailea (Bizkaie!, 2026-01-19)
Feminismoarekin lotutako euskarazko edukien bilduma egin du Elhuyarrek. 'Leiho morea' webgunea (Berria, 2026-01-13)
Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek. Feminismoaren alorreko edukiak ulertzeko, sortzeko eta ikertzeko tresna (Zuzeu, 2026-01-13)
'Hilketa bat iragartzen da', Agatha Christieren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko itzulpena. Amaia Gurbindok itzuli du (Naiz, 2026-01-12)