honi buruz kontaktua saioa hasi

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean. Zenbait urtez euskara irakasle ibili ondoren, 1988az geroztik itzultzaile lanetan dihardu Nafarroako Gobernuan. Igela argitaletxearen bitartez literatur itzulpenera salto egin, eta ofizio eta afizio bihurtu zaizkio itzulpengintza eta testuen zuzenketa. Senez aldizkarian zenbait artikulu idatzi ditu, eta 31 eskutik blogaren eskuetako bat ere bada. Hainbat literatur lan euskaratu ditu, horietako asko italieratik, eta euskaratik gaztelaniara ere itzuli izan du.
Itzulitako liburuak: 90.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)