honi buruz kontaktua saioa hasi

Bilbon sortu zen, 1959an, Santutxu auzoan. Euskara ikasi eta berehala hasi zen gau-eskolako irakasle lanetan, Bilbon zegoen beharrak eraginda. Gero, Soziologia ikasketak egin zituen, Deustuko Unibertsitatean. Montorioren itzulpen jarduna literaturaren esparruan nabarmendu den arren, administrazio alorrean hasi zen itzulpengintzan: Basauriko Udalean aurrena, 1980an, artean unibertsitateko ikasle zela, eta Gipuzkoako Foru Aldundian -aldizkari ofizialean- geroago, 1985ean.
Itzulitako liburuak: 94.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)
Joe Saccoren 'Gazako oin-oharrak' bikaina ere euskaraz. Julen Gabiriak itzuli du, eta Astiberrik argitaratu (Eibar.org bloga, 2025-12-02)
Feminismo autonomoaren manifestua plazaratu du Katakrakek. Emakumearen boterea eta komunitatearen iraultza itzuli du Aiora Enparantzak (Berria, 2025-11-29)