honi buruz kontaktua saioa hasi

2011an Londresen ikus-entzunezko Itzulpengintzako master bat egin zuenetik, fikziozko edukiak eta dokumentalak itzuli ditu, ingelesetik euskara eta gaztelaniara, zenbait film jaialdi eta streaming bidezko telebista plataformarentzat. 2017az geroztik, Netflix plataformako edukien zuzentzaile dihardu. Horretaz gain, Donostiako, Gijongo eta Sevillako zinema jaialdietan zuzeneko azpitituluen sinkronizatzaile lanetan aritu da 2016tik hona.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)