honi buruz kontaktua saioa hasi

Hizkuntzalaria eta itzultzailea da. Musika Magisteritzan diplomaduna eta Ingeles Filologian lizentziaduna da. Ikus-entzunezko itzulpengintzako ikasketak burutu eta euskarazko filmeen bikoizketari buruzko master tesia aurkeztu ondoren, itzulpen lanetan, letragintzan eta hiztegigintzan aritu izan da, baita lokalizazio proiektu anitzetan ere. Gaur egun irakaslea ere bada.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)
Joe Saccoren 'Gazako oin-oharrak' bikaina ere euskaraz. Julen Gabiriak itzuli du, eta Astiberrik argitaratu (Eibar.org bloga, 2025-12-02)
Feminismo autonomoaren manifestua plazaratu du Katakrakek. Emakumearen boterea eta komunitatearen iraultza itzuli du Aiora Enparantzak (Berria, 2025-11-29)