honi buruz kontaktua saioa hasi

Hispaniar Filologian lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Itzultzaile izateaz gain, idazle eta irakasle ere bada. EIZIEko lehendakari izan zen 1992-93 urteetan; 2014ko ekainean, berriz, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Azken urteotan, irakasle lanetan ez ezik, Shakespeareren lanak itzultzen jardun du buru-belarri. Argitaratuta zeuzkan Hamlet eta Soneto Hautatuak lanez gain, berriki argitaratu da Sonetoak, William Shakespeareren soneto guztiak itzulita biltzen dituen disko-liburua.
Itzulitako liburuak: 35.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
'INDEPENDENTZIEN EGUZKIAK' 'AHOTS PLANETA' PODCASTEAN . Ahmadou Kouroumak idatzitako eta Aiora Jaka Irizarrek euskaratutako Independentzien eguzkiak liburuaz aritu da solasean Olatz Ovejero (Ahots planeta, 2026-11-12)
Escritores y traductores ante la IA. Creando que es gerundio (RNE, 2025-01-24)
Ahots bidezko itzulpenak egiteko aukera eskaintzen du orain Eliak. Elia, Elhuyarren itzultzaile automatikoa (Naiz, 2025-01-29)
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?. Sozioluinguistika Klusterrak Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu (Sustatu, 2025-02-13)