honi buruz kontaktua saioa hasi

Bilbon jaiotako barakaldotarra (1961); aspalditxoan Gasteizen bizi da. Euskal Filologian lizentziatua da, eta Psikodidaktikan doktore. Itzulpena izan zuen lehen lanbide, Bilboko Erakustazokan, baina laster Donostiako Irakasle Eskolan hasi zen lanean. Zazpi urte geroago, Gasteizko Irakasle Eskolara aldatu zen (egun, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea), Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika saileko irakasle titular gisa.
Itzulitako liburuak: 99.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Hilekoa ulertzeko «modu libre eta basati» bat. Nerea Loiolak itzuli du María Reimóndezen Basatiak. Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik, Lisipe bilduman (Berria, 2026-04-29)
Idoia Santamariak irabazi du (H)ilbeltza itzulpen beka. Friedrich Durrenmatten 'Das Versprechen' eleberria euskaratuko du, alemanetik (Berria, 2026-04-29)
Clan atariko azpidatzien kalitatea, auzitan. Azpidatzi horiek «oso kaskarrak» direla salatu du Ane Garmendia ikus-entzunezko itzultzaileak (Berria, 2026-04-25)
«Zergatik ezin da lan bat euskaraz ere irakurri, itzulpena bada ere?» . 'Blackwater' literatura bilduma ingelesa euskaraz izango dugu, Alai argitaletxeari esker (El Correo, 2026-04-25)