honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen, eta ikasle-garai hartantxe hasi zen euskara irakasten euskaltegietan. Lyonen jarraitu zituen unibertsitate-ikasketak beste urtebetez. 2003an, Italia aldera egin zuen, eta euskara-irakurle aritu zen bi urtez Napoliko Unibertsitatean. Handik bueltatu zenean heldu zion itzulpengintzari, 2005ean. Lehenik enpresa batean, itzultzen eta proiektuak antolatzen, eta, 2016tik aurrera, bere kontura.
Itzulitako liburuak: 12.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Hilekoa ulertzeko «modu libre eta basati» bat. Nerea Loiolak itzuli du María Reimóndezen Basatiak. Begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik, Lisipe bilduman (Berria, 2026-04-29)
Idoia Santamariak irabazi du (H)ilbeltza itzulpen beka. Friedrich Durrenmatten 'Das Versprechen' eleberria euskaratuko du, alemanetik (Berria, 2026-04-29)
Clan atariko azpidatzien kalitatea, auzitan. Azpidatzi horiek «oso kaskarrak» direla salatu du Ane Garmendia ikus-entzunezko itzultzaileak (Berria, 2026-04-25)
«Zergatik ezin da lan bat euskaraz ere irakurri, itzulpena bada ere?» . 'Blackwater' literatura bilduma ingelesa euskaraz izango dugu, Alai argitaletxeari esker (El Correo, 2026-04-25)