honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzultzaile eta zuzentzaile autonomoa, 1990. urteaz geroztik. LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzio taldeko kidea, hamar urtez. Literaturaren alorrean, Unamuno, George Sand, Andersenen lanak itzuli ditu, besteak beste. Azken urteotan Rosetta Testu Zerbitzuak itzulpen enpresan dihardu, era askotako lanak itzultzen eta zuzentzen: testuliburuen itzulpenak eta zuzenketak, literatura itzulpenak, dibulgazioko testuak, operak, testu tekniko eta administratiboak… 2018ko Vitoria-Gasteiz itzulpen-saria irabazi du Konkorduna eta "Mila eta bat gau" liburuko beste ipuin batzuk liburuaren itzulpenagatik.
Itzulitako liburuak: 28.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Aiora Jaka eta Patxi Zubizarreta, Ibbyren Ohorezko zerrendan. Jaka, itzultzaileen atalean, Annie Ernauxen Neska baten memoria liburuagatik (Agurtzane Núñez, 2026-09-18)
Sailkatzeko zaila den liburu bat, bitartasuna hausteko. Maggie Nelson-en Argonautak itzuli du Ibon Egañak (Xalba Ramirez, Hirutxuloko Hitza, 2026-09-09)
Maggie Nelsonek binarismoari egindako kritika euskaratu du Ibon Egañak. Argonautak (Odile Bourguignon, Berria, 2026-09-09)
Ane Cesterori agur esan dio Ibon Martinek ‘Arima beltza’, Meatzaldean kokatutako nobela berrian. Aiora Jakak itzuli du euskarara (Xole Aramendi, NAIZ, 2026-09-08)