honi buruz kontaktua saioa hasi

Zenbait urtez euskara irakasle ibili ondoren, Itzulpen ikasketak egin zituen Martuteneko Itzultzaile Eskolan. 1992-2000 bitartean, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzio-taldeko kide izan zen. Geroztik Katalunian bizi da, eta itzultzaile da bere kontura. Literatur itzultzaile gisa, liburu asko itzuli ditu haur eta gazteentzat, eta ezaguna da Literatura Unibertsala bilduman ere. Hain zuzen, bilduma horretako Ilargi-harria obrarekin irabazi zuen 2009ko Euskadi Saria, eta sari horietako epaimahaikide ere izana da 2010ean.
Itzulitako liburuak: 70.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Literatura irakasteko modu atsegin bat» euskaratu du Joxan Elosegik: 'Uda batez Montaignerekin'. Alberdaniak argitaratu du Antoine Compagnon idazlearen obra hau (Berria, 2026-07-21)
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)