honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal Filologian lizentziatu zen (Deustuko Unibertsitatea, 1988) eta geroago Itzulpengintzako Masterra (EHU, 1999) eta Terminologiako Masterra (Universitat Pompeu Fabra, 2014) egin zituen. Euskaltegiko irakasle ibili ondoren, 1987an EITBrako filmak itzultzen hasi zen, ingelesetik euskarara, K2000 enpresan. 1992an Eusko Jaurlaritzan hasi zen itzultzaile lanetan; geroago zuzentzaile ibili zen eta gaur egun Terminologia-atalean dihardu.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Julen Gabiria: "Inoiz baino beharrezkoa da Palestinaz hitz egiten jarraitzea". Joe Saccoren Gerra Gazan, Gazako oin-oharrak eta Palestina komikien itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2026-05-07)
«Euskara bizia erabili nahi izan dut, freskoa eta adierazkorra». Ainhoa Mendiluze, Speak nobelaren itzulpenaz eta Minaberri bekaz (El Correo, 2026-05-02)
«Asko gustatu zait itzulpena». Oihana Aranaren iritzi-zutabea (Berria, 2026-05-02)
Leire Mendiburuk 'Ekologia pirata baten alde' saiakera euskarara ekarri du. Katakrakek argitaratu du Fatima Ouassak-en liburua (Anboto, 2026-05-02)