honi buruz kontaktua saioa hasi

Zaldibartarra, Salamancan egin zituen Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak. Interprete autonomo dihardu, batez ere Europar Batasuneko erakundeetan; Nazio Batuetan eta Espainiako Senatuan eta Kongresuan. 2003-2023 bitartean, irakasle jardun du EHUko Itzulpen eta Interpretazio Graduan. EIZIEk antolatzen dituen ikastaroetan, berriz, interpretaziokoei buruzkoetan jarduten du irakasle.
Itzulitako liburuak: 1.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)