honi buruz kontaktua saioa hasi
Oiartzunen jaio zen, eta ibilbide luzea eta oparoa egin du itzulpengintzan. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasia, joan zen mendeko 80ko hamarkadaren hastapenetan hasi zen itzultzaile lanean, profesional autonomo gisa. Euskararen ezagutza sakoneko eta sen handiko itzultzailea izateaz gainera, gaitasun aparta zuen kudeaketarako ere.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)