honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzultzaile eta zuzentzaile autonomoa, 1990. urteaz geroztik. LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzio taldeko kidea izan zen hamar urtez. Talde hartan egin zituen, hain zuzen, itzulpengintzako lehen urratsak, eta harrezkero hainbat bulegorentzat lan egin du (Rosetta Testu Zerbitzuak, Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, Labayru…), era askotako lanak itzultzen eta zuzentzen. Literatura arloko itzulpenei dagokienez, Unamuno, George Sand, Andersen, H. G. Wells, Süskind, Kenneth Grahame eta Steinbecken lanak itzuli ditu, besteak beste.
Itzulitako liburuak: 84.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)
Joe Saccoren 'Gazako oin-oharrak' bikaina ere euskara. Julen Gabiriak itzuli du, eta Astiberrik argitaratu (Eibar.org bloga, 2025-12-02)
Feminismo autonomoaren manifestua plazaratu du Katakrakek. Emakumearen boterea eta komunitatearen iraultza itzuli du Aiora Enparantzak (Berria, 2025-11-29)