honi buruz kontaktua saioa hasi

Idazle eta itzultzailea dugu, eta Filosofia eta Letretan lizentziaduna. Irakasle izana da Deustuko Unibertsitatean (Donostian eta Bilbon) hainbat urtez. 1982az geroztik erretiroa hartu arte, Kutxako itzultzailea izan da. Euskalgintzako hainbat alorretan ere ibilia da, UZEIrekin eta UEUrekin elkarlanean. Euskaltzain urgazle da 1996. urteaz geroztik. Nahiz eta oro har Joxe Austin Arrieta idazle gisa den ezaguna, literatur itzultzaile gisa ere ondu du aipatzeko moduko lanik.
Itzulitako liburuak: 8.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Entzulerik ezean nola kontatu mina. Laurie Halse Andersonen 'Utzi kontatzen' eleberria ekarri du euskarara Ainhoa Mendiluzek (Berria, 2025-12-14)
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
IA i drets d'autor: una imatge en moviment. "L'impact de la IA en els drets dels escriptors" jardunaldia - Sebastià Portell - AELC (the NBP, 2025-12-03)