honi buruz kontaktua saioa hasi

Zinpeko itzultzailea. Euskara itzultzailea da, Bilboko Udalean. Administrazioko 4. hizkuntza-eskakizuneko aztertzailea da. Mendebalde Kultura Alkarteko kide. Besteren artean, Euskara-Swahili, Swahili-Euskara. Hiztegi Txikia hiztegiaren egilea da, eta ipuinak eta kontakizun laburrak ere argitara eman ditu Pérgola, Txistulari, Hemen eta Susa aldizkarietan.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Literatura irakasteko modu atsegin bat» euskaratu du Joxan Elosegik: 'Uda batez Montaignerekin'. Alberdaniak argitaratu du Antoine Compagnon idazlearen obra hau (Berria, 2026-07-21)
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)