honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Bergaran jaio zen, 1963an, eta Biologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (1986an), baina berehala hasi zen itzulpen-lanetan. Zenbait enpresa eta erakundetan lan egin izan du, baita itzultzaile autonomo modura ere, ia hamar urtez. Denboraren poderioz, testu zientifiko-teknikoetan espezializatu da, eta, gaur egun, Elhuyar Fundazioan dihardu itzultzaile- eta zuzentzaile-lanetan.
Itzulitako liburuak: 18.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela'' . Iñaki Mendiguren itzultzailea Harry Potter itzultzeaz (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Bikoteka aritzen gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak". Itziar Mendizabal, interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka; Hego Euskal Herrian espainiarra erabiltzen dugu". Jugatx Agirre, zeinu hizkuntzako interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
BERRIAk hizkuntzari buruzko podcast bat estreinatuko du hilaren 9an. Irene Arrarats Lizeagak eta mailen Berasategi Catalánek aurkeztuko dute 'Ezer ez eta festa' (Berria, 2024-03-06)