honi buruz kontaktua saioa hasi

Gasteizko Letren Fakultatean Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia ikasi zuen lehen promozio hartako ikasleetako bat izan zen Jaka 2000 eta 2004. urteen artean. Ikasketak amaituta, atzerrian eta Euskal Herrian ibili zen itzulpenari eta hizkuntzei lotutako lanbideak graduondoko ikasketekin uztartzen. 2011n aurkeztu zuen bere doktore-tesia, Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzari buruzkoa, eta 2011tik 2015era Euskal Herriko Unibertsitatean aritu zen lanean, itzulpengintza arloko ikasgaiak irakasten. 2015etik 2021era Quebecen bizi izan zen, itzulpenak egiten, hizkuntzak irakasten eta interprete komunitario moduan lan egiten. 2021etik, Euskal Herrian bizi da, eta gaur egun itzultzaile autonomoa da.
Itzulitako liburuak: 79.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Joannes Jauregik, Irene Barriok eta Santi Leonek itzuliko dituzte Literatura Unibertsaleko hurrengo hiru liburuak. Maria Merce Marçalen 'La passió segons Renée Vivien', Hanan al-Xaikhen 'Misk al-ghazal' eta Irmgard Keunen 'Nach Mitternacht' (Berria, 2026-05-19)
Annie Ernauxen fotografiatutako maitasun istorioa itzuli du Leire Lakastak: ‘Argazkiaren erabilera’. Katakrak argitaletxeak argitaratu du (Argia, 2026-05-15)
“Ekologia pirata dioenean, Fatima Oussak-ek proposamen errealista eta berritzailea egiten du”. Leire Mendiburu, Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara liburuaren itzultzailea (Argia, 2026-05-13)
Amaia Orbe Barrio. Euskal interpretea. Elkarrizketa Ze berri aldizkarian (2026-05)