honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzultzaile eta idazlea. Filosofia eta Letren ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, Historia Moderno eta Garaikidearen adarrean. Gero, Eskoriatzako Irakasle Eskolan jardun zuen Euskara eta Euskal Literaturako irakasle, 15 urtez. Halaber, administrazioko funtzionarioen irakasle izan zen euskarazko 4. profilean, eta baita EGA azterketaren zuzentzaile ere.
Itzulitako liburuak: 117.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Joannes Jauregik, Irene Barriok eta Santi Leonek itzuliko dituzte Literatura Unibertsaleko hurrengo hiru liburuak. Maria Merce Marçalen 'La passió segons Renée Vivien', Hanan al-Xaikhen 'Misk al-ghazal' eta Irmgard Keunen 'Nach Mitternacht' (Berria, 2026-05-19)
Annie Ernauxen fotografiatutako maitasun istorioa itzuli du Leire Lakastak: ‘Argazkiaren erabilera’. Katakrak argitaletxeak argitaratu du (Argia, 2026-05-15)
“Ekologia pirata dioenean, Fatima Oussak-ek proposamen errealista eta berritzailea egiten du”. Leire Mendiburu, Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara liburuaren itzultzailea (Argia, 2026-05-13)
Amaia Orbe Barrio. Euskal interpretea. Elkarrizketa Ze berri aldizkarian (2026-05)